Helburua

galeria13 Denok dugu eskuetan besteei laguntzeko ahalmena. Gure eskuen bitartez ere, denok bait dugu sentsibilitate berezi bat gure eskuetan, agian ezagutzen ez duguna edota ahaztu genuena. Ikastaro hauek ahalmen honekin rekonektatzea dute helburu, laguntzara bideratu dezagun.

Gure eskuak bestearen gorputzean errespetuz eta sentsibilitatez pausatzen ditugunean baditugu, ehunen mugimenduaz ohartuko gara eta mugimendua eteten den lekura eramango gaituzte.

Kurtso hauetan gorputzari gure eskuekin baditugu, laguntzen ikasiko dugu, barreneko ehunek euren bizi-mugimendua berrezkuratu dezaten, lesioa sortarazi duen disfuntzioa zuzenduz. Gure arreta ehunek eskaintzen diguten informazioan jarriko dugu, pertsonaren ongizatea oztopatzen duen sailtasun emozionalean. Bai terapeuta direnei eta baita bizitzan pertzeptzio berri bat izan nahi dutenei bideratuta dago.

Azken hamar urteetako esperientzian, ikastaro hauetan arlo ezberdinetako hainbat pertsonek parte hartu dute: osasun arloan ari direnak lanean (fisioak, osteopatak, medikuak, erizainak, psikomotriziztak, kinesiologoak, kiropraktikoak, psikologoak, podologoak, oftalmologoak, …) euren ikuspegia eta tratatzeko modua aberastu dezaketelako; honez gain beste hainbat arlotan aritzen diren pertsonak, sortzetiko dugun ahalmen hau garatu nahi dutenak gero euren arloan eta kontestuan aplikatu ahal izateko.