Osteopatia (OBC) zakontze ikastaroa

Kurtso honen bitartez Osteopatia Bioenergetiko Zelularrean sakonduko dugu, gure baliabideak handituz eta egoera desberdinak landuz. Ikastaro hau aurretik Hastapen-ikastaroa oinarrizko ikastaro trinkoa egin dutenei zuzenduta dago.

Pertsonaren bizitza-mugimenduan murgildu eta sakonduko dugu, bere oinarrizko beharrari adituz eta Nerbio Sistema Nagusian sakonduz. Mugimenduaren murrizketarekin lotuta dauden egiturak izango ditugu kontuan.

Entzumen, usaimen, ikusmen eta komunikazio sistemak, pertsonarenganako laguntza fisikoa, energetikoa, mentala eta espiritualarekin, haurdunaldia, ernaldia, jaiotza, erditze ondokoa, haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna eta zahartzaroa hartuz.

Pertsona bere osotasunean hartuko dugu, laguntza pertsonaren arlo guztietara bideratuz. Gorputz fisikoan entzumen, usaimen, ikusmen eta komunikazio sistematara; gorputz energetiko, mental eta espiritualera ere; eta pertsonak bizi duen momento eta etapa konkretura, hau da, haurdunaldia, ernaldia, jaiotza, erditze ondokoa, haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna eta zahartzaroa.