Osteopatia (OBC) hastapena

Gure eskuen ahalmena landu eta pertzeptzioa, sentsibilitatea eta gorputzari “entzuteko” ahalmena garatzea du helburu ikastaro honek.

Eskuek betidanik izan duten ahalmena bertan darrai, eta euren bitartez gugan eta gure inguruan daukagun bizitza sentitu ahal izango dugu. Gorputzak azaltzen duen informazioa entzuten ikasiko dugu, mugimendua murrizten den lekura abiatuko garelarik, ehunak berak azaltzen eta proposatzen duena jaso eta bideratzeko helburuarekin.

Gorputzak berak sistema oso bat osatzen du, eta aldi berean pertsonaren sistema hadiago baten parte da, pertsonak bizitza garatzeko eta bizitzan murgiltzeko beharrezkoa duena.

Guztiz praktikoa izango da ikastaroa, gugan eta besteengan arituko garelarik, gorputzak duen oinarrizko arnas mugimenduaren bitartez (MRP) bizitzak gorputzean adierazten duen indarra sentituz.

Laguntzarako beharrezkoa den “zentrajea”, hau da, sustraietan ongi oinarrituak egotea, landuko dugu. Ondoren, pertsonaren gorputz eta barne mugimenduetan murgilduko gara, bai norabidea eta baita zabaltasuna sentituz. Sistema muskulo-eskeletikoan, biszeral-ean eta kraneal-ean sakonduko dugu, PERIKARDIO-ari eta TIMO-ari dagokien garrantzi berezia emanik, hemen gordetzen bait dira emozioak eta arimaren bizipenen aztarnak.

Gizakiaren eta pertsonaren garapenean, gorputza bere zelulatan daramatzan hainbat zauri sendatu beharrean aurkitzen da. Eskuen bitartez, pertsonari laguntzen ikasiko dugu, informazio guzti hori ulertu eta askatu dezan, eta berezkoa duen indarrarekin bizitza bere osotasunean bizi ahal izan dezan.