Osteopatia

Pertsonak bere indarra eta baliabideak aurkitu ditzan, gure eskuen bitartez lagunduko diogu, osasuna berreskuratu eta bizitzaren indarra beregan zabaldu daiten.Gorputzak pertsonaren benetako beharra adierazten du, bere funtsezko izateak bideratu beharrekoa hemen eta orain. Gorputzak adierazten duen informazio honek errespetu eta babes handiko jarrera eskatzen du osteopataren aldetik, bere miña eta ondoeza adierazi ahal izan dezan.

Gorputza, izatearen bozgoragailua da; eta pertsonak, mesua entzun, jaso eta bere buruaz arduratzen den neurrian osasuna berreskuratu ahal izango du.

Osasuna osotasuna da, eta gorputzean gauzatuko da.

Zelulek pertsonaren informazio guztia daramate; eta pertsonaren sistemari dagokion informazio guztia (familia, lanbidea, lagunartea, eta pertsona osatzen duten arlo guztiak), norberak bizi izandakoa eta baita aurrekoena ere.

Gure eskuen laguntza eta babesarekin, gorputzak, bere bizitza eteten den tokira eramango gaitu. Honela, tratamenduaren laguntzarekin, pazienteak, bere min edota sailtasunaren jatorriaz “jabetzean”, bizi-mugimendua berreskuratzeko prozesua martxan jarriko du.

Terapeuta gisa, pertsonari bere prozesuan laguntzea da gure funtzioa, gure eskuen bitartez; pertsonak bere esentziarekin konektatu dezan eta osatzeko (osotasuna berreskuratzeko) indarra aurkitu dezan. Egitura fisikoak askatzen lagunduko diogu (artikulazioak, hezurrak, fasziak, organoak, nerbioak, …).

Giza gorputzean parte guztiak intererlazionatuak daude, multzo bateratu eta harmoniatsua osatuz. Pazientea min edo sintoma konkretu batekin kontsultara datorrenean, min hori azaleratzen den tokian aritzea esperoko du; bainan Osteopatiaren ikuspegitik gaixotasuna ondorioa  da, eta beraz, jatorria bilatzea derrigorrezkoa zaigu eta hau sintomaren gunetik urrun aurkitu daiteke.

Emozio bat,: Kasu bakoitzean “lesio – katea” ri erreparatuko diogu, hau da, gorputzean bizi-etena non gertatzen ari den, eta dagozkion egitura eta emozioei. Bizi-eten bakoitzean bizipen bat dago, emozio bat eta maila fisikoan perikardioaren uzkurtzea (blokeatzea).

Osteopatak, pazientearen gorputzean bere eskuak kokatuz, ehunen mugimenduari jarraitzen dio, zuzenketa eta jatorrizko mugimendua berreskuratu arte.

galeria5Gorputzeko egitura bat disfuntzioan aurkitzen denean, beste guztiak birmoldatu egiten dira, mina eragozteko. Birmoldatze hau behin eta berriz gertatzen da gorputzean, jasan ezina bihurtzen den arte eta “sintoma” azaleratu arte. Beraz, gorputzeko organo edo ehun konkretu baten azaleratzen den sintomaren jatorria, gorputzean beste nonbaiten egon daiteke.

Disfuntzioa, gaixotasuna edota mina ulertu nahian, pertsonaren kontestuari erreparatuko diogu: nola bizi den, non, norekin, erlazioak, familia, lan ingurua, lagun artea, e.a. Gutako bakoitza hainbat sistemaren partaide gara eta sistema hauek eragin handia dute guregan, bizitzeko moduan, eta baita bizitzari begiratzeko moduan ere (IKUSPEGI SISTEMIKOA). Gorputzak adierazten duen sailtasuna pazientea berari dagokion kontestuaren barruan aztertuko dugu beraz, disfuntzioarekin izan dezaken zerikusiari begiratuz.